INDUSTRY 4.0

INDUSTRY 4.0

Databost-ek konponbideak ditu Smart glasses, Smart watches eta beacons-ekin, 4.0 industriako soluzioak emateko.

Wearable technologies-ekin ditugun aukeren artean, Smart glasses-ek ematen dizkiguten aukerak dira onarpen handiena dutenak. Streaming bat egin dezakegu euskarri eta konponketetarako. Adibidez, munduaren beste aldean dagoen teknikari batek denbora errealean ikusten ari zarena ikus lezake eta prozesu batean gidatu ahal izango zintuzke (“askatu kable gorria eta ikusi zer gertatzen den, orain berdea bigundu eta abar”). Gainera, zuzenean betaurrekoetan ikusten dituzun jarraibideak, eskuliburuak, argazkiak edo bideoak bidal diezazkizuke; arkatzaren aukeraren bidez, azpimarra edo marrazkiekin ere elkarri eragin ahal diozue. Horrela, zalantzarik gabe, denbora aurreztu daiteke matxura bat konpontzen, eta zuen kanpoko edota barruko teknikarien dietak eta joan-etorriak aurreztu ahal izango dituzue. Oso erabilgarria da, batez ere instalazio desberdinetako enpresentzat. Betaurrekoen bidez, datuak atzitu, integratu eta monitoreetan edo espazio birtualetara irauli ditzakegu. Datu, eskuliburu, bideo, jarraibide eta abar horiek makina baten ondoan jar genitzake, adibidez, eta betirako eskuragarri eduki, betaurrekoak jartzean elementu fisikorik gabe. Eduki hori oso erabilgarria da mantentze-lanak, kontrolak, prestakuntza eta abar egiteko. Informazioa hainbat espaziotan geratzen da, modu birtualean, errealitate mistoan, eta holograma formako diseinuak ere jar daitezke 3 dimentsiotan.

Erlojuak eta beacon-ak (baliza elektronikoak) dituzten irtenbideak ere baditugu, laneko arriskuetarako eta sarbideak kontrolatzeko oso erabilgarriak. Adibidez, erlojuan bertan NBEren checklist-a egitera behartu dezakegu eremu arriskutsu batera sartzeko, eremu mugatu batera sartzea eragozteko, pultsua, denbora-grafikoak eta abar monitorizatzeko.

Guztia software-arkitektura berean exekutatzen da; arkitektura horri nahi duguna gehitzen zaio (betaurrekoak, erlojuak, beacon-ak…). Gainera, arkitektura hori ERP (Enpresa Baliabideen Plangintza) edo Scada (Kontrol Gainbegiralea eta Datu-bilketa) zentroarekin komunika daiteke, datuak modu birtualean erabiltzeko eta nahi dugun tokian eskuragarri eta eguneratuta egoteko.

Azken finean, konponbide asko eta balio erantsia ematen zaie industria 4.0 proiektuei.

industry-4