NOR GARA

NOR GARA

Databost informatika eta telekomunikazio zerbitzuen enpresa bat da. 25 urtetik gorako esperientzia du eta, Durangaldean, sektoreko beteranoen eta finkatuenen artean dago. 2010ean sortu zen, Datavi Durango S.L. enpresari kooperatiba izaerari jarraipena emateko.

Bazkide langileok osatzen dugu, eta etengabe hazten ari gara, bezeroei kalitate eta errentagarritasun handieneko informazio-teknologien soluzio eta zerbitzuak eskainiz.

Gure xedea bezeroekin aliantza estrategikoak egitea da, haien proiektu teknologikoak garatzeko. Gure bezeroen arrakasta gurea ere bada, eta lanaren helburu nagusia da haien lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta, etorkizunean, jarrera horri eustea.  

Maila teknikoan dugun esperientzia da gure balio nagusia. Profesionalen talde dinamikoa dugu etengabeko prestakuntza akademiko sendoaz eta profil tekniko aurreratuaz; horrek ematen digu zure enpresak behar duen bazkide teknologiko fidagarria izateko aukera.

Enpresarako informatika zerbitzuetan adituak gara, bai zerbitzarien, eramangarrien, ordenagailuen eta periferikoen salmentan, konponketan eta mantentze-lanetan, baita sareetan, zibersegurtasun informatikoan eta telekomunikazioetan ere. Enpresei sail tekniko propio bat izatea eskaintzen diegu, eta horrela ITko erosketa eta inbertsioetan aholku eman diezazukegu eta, halaber, zure beharretara egokitutako mantentze-kontratuak eskaintzen dizkizugu. Gure ustez, enpresetan bete beharreko alderdirik garrantzitsuenetako bat da softwarearen, hardwarearen, sareen, telekomunikazioen eta sistema informatikoen zerbitzu egokia eta profesionala izatea. Kontzeptu horren barruan, hainbat zerbitzu eta euskarri eskaintzen ditugu, hala nola tarifa laua, outsourcing zerbitzua, ordukako bonoak, konponketak eta onlineko laguntza sistema. Gure teknikariak etengabe daude harremanetan fabrikatzaile nagusiekin, saldu osteko zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, mantentze-lanen edo loturen bidezko kontratu pean. Zerbitzu horien bidez, gure gaitasun teknologikoa eta ezagutza eskaintzen eta zure eskura jartzen saiatzen gara, bezeroa zaren hori % 100 operatibo izan zaitezen kostu onean eta ahalik eta higadura txikienarekin. Eta garrantzitsuena, ez zaitugu alde batera utziko.