MANTENTZE ZERBITZUA

MANTENTZE ZERBITZUA

Zure enpresaren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dizugu, zure negozioan arreta jartzeko eta sistema informatikoetako gorabehera edo matxurez ez arduratzeko.

Gure profesionalen taldeak laguntza eta aholku emango dizu zure arazoari irtenbide egokia aurkitzeko. Era berean, Databost-en egin beharreko zuzenketez gain, garrantzi handia ematen diegu prebentzio-lanei, akats informatikoen inpaktua gutxitzeko edo ezabatzeko.

Mantentze-kontratu guztiak pertsonalizatuak egiten ditugu, enpresa bakoitzari bere beharretara eta aurrekontura ondoen egokitzen den modalitatea eskainiz. Mantentze-kontratuen modalitate nagusiak hauek dira: tarifa finkoa, ordukako bonuak, outsourcing zerbitzua Databost-eko teknikari batekin edo batzuekin, eta era berean, hala eskatuz gero, esku hartzeko aukera dago inolako kontratu edo loturarik gabe.